Letra A Feria de Empleo Autónomo de Navarra

NAFARROAKO LAN AUTONOMOAREN III. FERIA

Urriak 15 eta 16 · Baluarte · Iruña

NAFARROAKO LAN AUTONOMOAREN III. FERIA

Urriak 15 eta 16 octubre · Baluarte · Iruña

Banner Logos Patrocinadores Feria Trabajo Autónomo de navarra
Banner Logos Patrocinadores Feria Trabajo Autónomo de navarra

EZAGUTU  gure lana

NAFARROAKO LAN AUTONOMOAREN III. FERIA

2022ko urriaren 15 eta 16a - Baluarte - IruñaSarrera librea

Lan autonomoaren alde egiten dugu

Nafarroako Lan Autonomoaren III. Ferian gaituzu zain

Nafarroako Lan Autonomoaren III. Feria urriaren 15ean, larunbatean, inauguratu zuen Nafarroako Gobernuko lehendakaria, María Chivitek eta bertan izan ziren Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko kontseilari Mikel Irujo eta Enpresa, Nazioarteko Proiekzio eta Lan Politikako zuzendari nagusia. Gainera, Iruñeko Gazte Orfeoiak, Suakai musika taldearekin batera, inaugurazio ekitaldia girotu zuen.

Azokak 85 stans baino gehiago izan zituen eta haien produktuak eta zerbitzuak erakutsi zizkieten asteburuan Iruñeko Baluartera, tailerrez, hitzaldiaz eta dastaketez gozatzeko hurbildu ziren 2759 pertsonei.

Gainera, larunbat goizean, azokaren barruan 2022ko Nafarroako Lan Autonomoaren Aitorpen Sarien banaketa ospatu zen. Ekitaldian, 17 pertsonak sari eta diploma bat jaso zituzten, Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko kontseilari Mikel Irujok, Gizarte Eskubideetako kontseilari Carmen Maeztuk eta Lan Autonomoko Nafarroako Kontseiluko kideek emana.

Familiarteko ekitaldia izan zen, Suakai musika taldeak girotuta. Bertan, sarituen bideo hunkigarriak proiektatu ziren. Ekitaldian une horiek senide eta lagunekin partekatu ahal izan zituzten, Nafarroako politikagintzako pertsona ospetsuak eta Foru Erkidegoko lan autonomoarekin bat lan egiten duten erakundeetako ordezkariak bertan izanik.

Igandean, urriaren 16an, azokak bere jarduerarekin jarraitu zuen, lunch networking bat nabarmenduz. Julen Etxebeste, berrikuntzan eta gizarte-ekintzailetzan adituak, zuzendu zuen, edizio honetako standetako esleipendun autonomoen artean sinergiak pizteko helburuarekin.

Azoka igandean itxi zen, Javier Zubicoa Lan Zerbitzuko zuzendariaren agurrarekin. Parte hartzeagatik eskerrak eman zien denei eta datorren urtean Nafarroako Lan Autonomoaren IV Feriara itzultzeko gonbidapena egin zien.

Argazki galería

Jarduera-programa

Ordutegia: 10:00 - 14:00 eta 17:00 - 20:00

Larunbata, urriak 15

ERAKUSKETA ARETOA

  • 10:00 Ateen irekitzea publiko orokorrari
  • 10:00 – 10:30 Erakundeen irekiera eta ongi etorria – María Chivite andrea. Nafarroako Gobernuko Lehendakaria – Musika emanaldia Suakai taldearen eskutik
  • 10:00 – 14:00 Publiko orokorrari irekitako stands gunea
  • 14:00 – 17:00 Atsedenaldia
  • 17:00 – 20:00 Publiko orokorrari irekitako stands gunea
  • 18:00 – 18:30 Hitzaldia: Pertsona autonomo baten   nantzen funtsezko 3 alderdi Concha Fernández.
  • 18:30 – 19:00 Hitzaldia: Bigarren aukerako prozeduraren alderdi berriak Konkurtso Legean. Gracia Iribarren.
  • 19:10 – 19:40 Harmaila Aretoa. Hitzaldia: Elkarlaneko zuzenbidea: gatazkak kudeatzeko modu berri bat. Abogados Karlota Tobés e Ignacio Subiza.

HARMAILA ARETOA

  • 17:00 – 20:00 Haurrentzako puzgarriak
  • 17:30 – 18:20 A Eremua. Haurrentzako tailerra: Zeramika (6-11 urte). Estrella Los Arcos.
  • 17:30 – 18:20 B Eremua. Haurrentzako tailerra: Ipuina ingelese (7-11 urte). Linden Zentroa
  • 18:30 – 19:20 C Eremua. Haurrentzako tailerra: Ipuin kontalari tailerra euskaraz (4-8 urte). Dindaia Fundazioa.
  • 18:30 – 19:20 A Eremua. Haurrentzako tailerra: Berdintasunaren alde jolasean (6-12 urte). Astraia – Formación creativa en igualdad.

Igandea, urriak 16

ERAKUSKETA ARETOA

  • 10:00 Ateen irekitzea publiko orokorraril
  • 10:00 – 14:00 Stands gunea publiko orokorrari irekita
  • 11.45 – 12.45 Mezanina. Patricia Beltrán Dantza Konpainiaren emanaldia: Las Hijas del Faraón
  • 13:00 – 13:50 Mezanina. Pirineoetako artisau-garagardo dastaketa. Erronkari Garagardoak.
  • 14:00 – 17:00 Atsedenaldia
  • 17:00 – 20:00 Stands gunea publiko orokorrari irekita
  • 19:45 – 20:00 Nafarroako Lan Autonomoaren III Feriaren amaiera
    – Javier Zubicoa jauna. Nafarroako Gobernuko Lan Zerbitzuko Zuzendaria

HARMAILA ARETOA

  • 10:00 – 14:00 Haurrentzako puzgarriak
  • 12:00 – 12:50 A Eremua. Haurrentzako tailerra. Magia (6-12 urte) Navarcadabra.
  • 12:00 – 12:50 B Eremua. Haurrentzako tailerra. Slimeko tailerra (5-12 urte). Froggies.
  • 12:00 – 12:50 C Eremua. Haurrentzako tailerra. Haurrentzako sukaldaritza (6-11 urte): Frutazko brotxetak txokolatearekin . Baratza Makrobiotika.
  • 17:00 – 20:00 Haurrentzako puzgarriak
  • 17:30 – 18:20 A Eremua. Haurrentzako tailerra. Funky dantza (6-13 urte). Patricia Beltrán Danza Eskola.
  • 18:30 – 19:20 B Eremua. Haurrentzako tailerra. Giltzatakoak egiten ikasi (6-12 urte). Posa Mariposa

Ezagutu Nafarroako Lan Autonomoaren III. Azokan parte hartu duten profesionalen 85 stand baino gehiago

Nafarroako Gobernuak lan autonomoaren alde egiten du. Hori dela eta, 2017an Nafarroako Lan Autonomoaren I. Plana jarri zuen martxan, Nafarroako lan autonomoa sustatu eta ezagutzera emateko helburuarekin.

Aurten egingo den Nafarroako Lan Autonomoaren Feriaren hirugarren edizioak jarraipena emango dio ekimen horri; izan ere, profesionalen eta herritar guztien topaketa sustatzen du jardunaldiak.

2018tik, Nafarroako 290 profesional autonomok baino gehiagok aukera hori probestu zuten euren enpresei bultzada bat emateko.

Orain inoiz baino gehiago, lan autonomoaren alde egiten dugu

Nafarroako Gobernuko Lan Autonomoaren Ataletik badakigu zein den autonomoen errealitatea, batez ere orain, koronabirusak eragindako garai latz hauetan.

Inoiz baino gehiago sinesten dugu zuengan, eta horregatik apustu handiagoa egiten dugu Nafarroako 47.000 autonomoen alde.

Horregatik, Nafarroako Lan Autonomoaren III. Ferian parte hartzera animatu nahi zaitugu, zure lana ezagutzera emateko, sinergia berriak sortzeko eta zure negozio edo proiektuak aurrera egiteko behar duen ikusgarritasuna lortzeko.

Izena emateko formularioa

    Zure argazkia edo zure enpresaren logoa igo stands eremuan sustatzeko:

    Igandea, urriaren 16an, egingo den lunch-networking-era joango naiz:
    BaiEz

    Fotografía de premios Autónomo

    Azokako SARIAK ematea

    LAN AUTONOMOA AITORTZEKO 2022KO SARIAK

    Urriak 15, larunbata, 12.00 - 14.00Baluarte · Iruña

    Lan autonomoaren alde egiten dugu

    Nafarroako lan autonomoa aitortzeko IV. sariak

    Aurten, sarituak herri-bozketa bidez aukeratu dira eta ondoren, 16 kategorietako irabazleen zerrenda eta aipamen berezia aurkezten ditugu.

    Sariak Nafarroako Lan Autonomoaren III Azokan banatuko dira, Maria Chivite Nafarroako Lehendakaria-ren bertan dela, beste gonbidatuen artean.

    1. Enpresa arloko esperientzarik onena (gizonezkoak). Ignacio Javier Celaya Peralta
    2. Enpresa arloko esperientzarik onena (emakumezkoak). Aida Loperena Samper
    3. Enpresa arloko esperientzarik onena (gazteak). Paula Vera Arrasate
    4. Enpresa arloko esperientziarik onena (desgaitasuna duten pertsonak). Diego Esquiroz Gutierrez
    5. Enpresa arloko esperientzia berritzailerik onena. Irene Ayerra Balduz
    6. Profesionalik onena nekazaritzan, abeltzaintzan eta nekazaritzako elikagaien sektorean. Gonzalo Palacios Samper
    7. Profesionalik onena iturgintzan, elektrizitatean, berokuntzan, girotzean, gasean, suteen prebentzioan eta ingeniaritzetan. Olga Ábrego Jiménez
    8. Profesionalik onena eraikuntzan, zurgintzan, ebanisterian, pinturan, igeltserotzan, kristalgintzan, arkitekturan, barneen diseinuan eta paisajismoan. Irene Echeverría Cruchaga
    9. Profesionalik onena merkataritzan, ehungintzan eta zapatagintzan. Amaia Martínez Artieda
    10. Profesionalik onena ibilgailu motordunen eta motozikleten konponketan, metalaren sektoreko lantegietan. Javier Soria Martín
    11. Profesionalik onena garraioan eta biltegiratzean. Camino Landarech Zozaya
    12. Profesionalik onena ostalaritzan, gozotegietan, okindegietan eta obradoreetan. Luz Mary Cáceres y Pedro Martinez Sancho
    13. Profesionalik onena informazioan, komunikazioan, marketinean eta publizitatean, informatikan, robotikan, jarduera administratiboetan, aholkularitzetan, abokatuetan, gizarte gradudunetan eta zerbitzu osagarrietan. Pablo Libedinsky Robles
    14. Profesionalik onena hezkuntzan eta prestakuntzan. Itziar Urtasun Yoldi
    15. Profesionalik onena osasunarekin zerikusia duten jardueretan (jarduera fisiko eta mentaletan), edertasunean eta zainketan, farmazian eta animalien munduarekin lotutako guztian. Montse Bueno Adot
    16. Profesionalik onena jarduera artistikoetan, aisialdirako jardueretan eta entretenimendurako jardueretan eta zerbitzu soziokulturaletan. Iciar Mikelperizena Tellechea

    Aipamen berezia: epaimahaiaren aburuz, horrela merezi duen pertsonari, aintzat hartuta pertsona horrek urtez urte garatu duen jarduera horretan egindako ibilbide profesionala eta horren eragina edo garrantzia bere inguruan eta Nafarroako gizartean. Juana Mª Rosauro Elduayen

    DESPLEGABLE "PRESENTAR MI CANDIDATURA" PC+TABLET

    Hautagaitzak aurkezteko epea eta tokia.

    1. Hautagaitzak bide telematikotik aurkezten ahalko dira Erregistro Orokor Elektronikoaren bitartez, edo bestela aurrez aurre Nafarroako Gobernuak jarritako erregistroetako edozeinetan. Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko Departamentuko Lan Autonomoaren Atalari zuzenduko zaizkio. Halaber, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan ezarritako bideetako edozein baliatuz aurkez daitezke.

    Posta elektronikoaren bidez ere aurkezten ahal dira hautagaitzak (trabajoautonomo@navarra.es).

    2. Hautagaitzak aurkezteko epea 15 egun baliodunekoa izanen da, ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

    3. Sarirako hautagaitza aurkezteak berekin dakar oinarri hauek goitik behera onartzea, baita 7. oinarrian ezarritakoaren arabera egindako boto zenbaketaren azken emaitzak ere.

    Dokumentazioa.

    Interesdunek zein modalitatetan lehiatu nahi duten, horretan aurkeztuko dute hautagaitza eta/edo aipamen berezian, eta horretarako, dokumentazio hau erantsi beharko dute:

    a) Hautagaitza aurkezteko inprimakia, horretarako prestatu den ereduaren arabera, hautagaitzaren xedeko autonomoen taldeko pertsonaren izena eta harremanetarako datuak azalduko dituena.

    b) Azalpen memoria (500 hitz gehienez), delako autonomoa aurkezteko oinarri diren merezimendu aipagarriak jasotzen dituena, baita egokitzat jotzen den gainerako informazioa ere, saria eskuratzeko kontuan hartzen diren merezimenduen frogagarri.

    c) Nahi izanez gero, negozioaren filosofia irudikatzen duen argazki bat eransten ahalko da. Argazki hori ikusgai egonen da, hautagaitzarako eskabidean emandako gainerako datu profesionalekin batera, www.feriadetrabajoautonomodenavarra.com web orrian.

    d) Nahi izanez gero, hautagaitzaren aldeko gutunak aurkezten ahalko dira.

    e) Beste edozein dokumentazio osagarri, alegatutako merezimenduak indartu eta egiaztatzeko.

    Antolatzaileak, bidezkotzat jotzen duenean, pertsonei proposatzen ahal die lehiatzen diren modalitatea aldatzea.

    Ez dira sarituko aurreko edizioetan sarituak izan diren pertsonak.

    DESPLEGABLE "PRESENTAR MI CANDIDATURA" MOVIL

    Gobierno de navarra

    Lan Zerbitzuaren barruan sartuta dagoen Lan Autonomoaren Atala, Nafarroako Gobernuko Enpresa Politikako, Nazioarteko Hedapeneko, eta Laneko Zuzendaritza Nagusiari dagokio.

    Nafarroako Lan Autonomoaren 2017-2020 Planaren markoan zenbait ekintza garatzen ari dira, horien helburua dela administrazio-zerbitzuak emateko modua hobetzea eta Lan Autonomoa sustatzea eta ezagutarazteko bideak ere hobetzea.

    Gaur egun, Lan Autonomoaren II. Plana garatzen ari da.

    Haien artetik azpimarratzekoak dira:

    • Negozioen Erreleboko Poltsa sortzea
    • Nafarroako Lan Autonomoaren Feria abiaraztea
    • Nafarroako Lan Autonomoa Aitortzeko Sarien ezarpena
    • Nafarroako Lan Autonomoaren sakelako APPa garatzea
    • Web feriadetrabajoautonomodenavarra.com
    • Nafarroako Lan Autonomoa Sustatzeko Katalogoa

    Navarraemprende.com Nafarroako Gobernuak bultzatzen duen atari bat da, Nafarroako Foru Komunitateko ekintzaile eta autonomoei zerbitzua eman nahian eduki jakingarri, praktiko eta interesgarriak eskaintzeko sortu dena.

    Eskaintzen dituen zerbitzuetako bat Negozioen Errelebo Poltsa da, Nafarroako Gobernuko Lan Zerbitzuko Lan Autonomoaren Atalak kudeatzen duena.

    Zerbitzu honi buruzko informazio gehiago webgunean:

    Imagen de un teléfono movil con la imagen de la aplicación de la Feria

    Aplikazio mugikorra

    Ezagutu Nafarroako Lan Autonomoaren aplikazio mugikorra. Bertan, Nafarroa Ekin sarearen eta Nafarroako Gobernuko Lan Autonomoaren Atalaren laguntzak, albisteak, ekitaldiak eta gainerako zerbitzu guztiak kontsultatu ahal izango dituzu.

    Iconos App Store y Google Play