Nafarroako Lan Autonomoaren Aitorpen Sariak 2023

Aurkeztu zure hautagaitza Nafarroako Lan Autonomoaren Aintzatespen Sarien bosgarren edizioko 15 kategorietako batera eta aipamen berezia

Nafarroako Lan Autonomoaren Aitorpen Sariak Nafarroako Gobernuko Lan Zerbitzuak 2017an bultzatutako ekimena da kolektibo horren lana, hainbeste aldiz ikustezina, aitortzeko.

Horregatik sortu dira 16 kategoria, Nafarroako lan autonomoaren espektro zabala hartzen dutenak.

Zure hautagaitza gogokoena bozkatu dezakezu

Kontsultatu 2023ko Nafarroako Lan Autonomoaren Aitortza sarietarako hautagaien zerrenda, eta eman botoa zure ustez kategoria batean, bitan edo guztietan sari bat merezi duen langile autonomoari.
Bozketak ekainaren 25ean amaituko dira.

Nola parte hartu?

Kontsultatu informazioa NAOn eta deskargatu zure hautagaitza 2023ko Sarietara aurkezteko dokumentuak.

Bidal itzazu eskatutako dokumentuak bide telematikoz Erregistro Orokor Elektronikoaren bidez, aurrez aurre Nafarroako Gobernuaren edozein erregistrotan edo posta elektronikoz trabajoautonomo@navarra.es helbidera.

Zure hautagaitza aurkezteko epea maiatzaren 29an amaituko da.

· Enpresa arloko esperientzarik onena (gizonezkoak).
· Enpresa arloko esperientzarik onena (emakumezkoak).
· Enpresa arloko esperientzarik onena (gazteak).
· Enpresa arloko esperientziarik onena (desgaitasuna duten pertsonak).
· Enpresa arloko esperientzia berritzailerik onena.
· Profesionalik onena nekazaritzan, abeltzaintzan eta nekazaritzako elikagaien sektorean.
· Profesionalik onena iturgintzan, elektrizitatean, berokuntzan, girotzean, gasean, suteen prebentzioan eta ingeniaritzetan.
· Profesionalik onena eraikuntzan, zurgintzan, ebanisterian, pinturan, igeltserotzan, kristalgintzan, arkitekturan, barneen diseinuan eta paisajismoan.
· Profesionalik onena merkataritzan, ehungintzan eta zapatagintzan.
· Profesionalik onena garraioan eta biltegiratzean.
· Profesionalik onena ostalaritzan, gozotegietan, okindegietan eta obradoreetan.
· Profesionalik onena informazioan, komunikazioan, marketinean eta publizitatean, informatikan, robotikan, jarduera administratiboetan, aholkularitzetan, abokatuetan, gizarte gradudunetan eta zerbitzu osagarrietan.
· Profesionalik onena hezkuntzan eta prestakuntzan.
· Profesionalik onena osasunarekin zerikusia duten jardueretan (jarduera fisiko eta mentaletan), edertasunean eta zainketan, farmazian eta animalien munduarekin lotutako guztian.
· Profesionalik onena jarduera artistikoetan, aisialdirako jardueretan eta entretenimendurako jardueretan eta zerbitzu soziokulturaletan.

Aipamen berezia: epaimahaiaren aburuz, horrela merezi duen pertsonari, aintzat hartuta pertsona horrek urtez urte garatu duen jarduera horretan egindako ibilbide profesionala eta horren eragina edo garrantzia bere inguruan eta Nafarroako gizartean.

DESPLEGABLE "PRESENTAR MI CANDIDATURA" PC+TABLET

Hautagaitzak aurkezteko epea eta tokia.

1. Hautagaitzak bide telematikotik aurkezten ahalko dira Erregistro Orokor Elektronikoaren bitartez, edo bestela aurrez aurre Nafarroako Gobernuak jarritako erregistroetako edozeinetan. Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko Departamentuko Lan Autonomoaren Atalari zuzenduko zaizkio. Halaber, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan ezarritako bideetako edozein baliatuz aurkez daitezke.

Posta elektronikoaren bidez ere aurkezten ahal dira hautagaitzak (trabajoautonomo@navarra.es).

2. Hautagaitzak aurkezteko epea 15 egun baliodunekoa izanen da, ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

3. Sarirako hautagaitza aurkezteak berekin dakar oinarri hauek goitik behera onartzea, baita 7. oinarrian ezarritakoaren arabera egindako boto zenbaketaren azken emaitzak ere.

Dokumentazioa.

Interesdunek zein modalitatetan lehiatu nahi duten, horretan aurkeztuko dute hautagaitza eta/edo aipamen berezian, eta horretarako, dokumentazio hau erantsi beharko dute:

a) Hautagaitza aurkezteko inprimakia, horretarako prestatu den ereduaren arabera, hautagaitzaren xedeko autonomoen taldeko pertsonaren izena eta harremanetarako datuak azalduko dituena.

b) Azalpen memoria (500 hitz gehienez), delako autonomoa aurkezteko oinarri diren merezimendu aipagarriak jasotzen dituena, baita egokitzat jotzen den gainerako informazioa ere, saria eskuratzeko kontuan hartzen diren merezimenduen frogagarri.

c) Nahi izanez gero, negozioaren filosofia irudikatzen duen argazki bat eransten ahalko da. Argazki hori ikusgai egonen da, hautagaitzarako eskabidean emandako gainerako datu profesionalekin batera, www.feriadetrabajoautonomodenavarra.com web orrian.

d) Nahi izanez gero, hautagaitzaren aldeko gutunak aurkezten ahalko dira.

e) Beste edozein dokumentazio osagarri, alegatutako merezimenduak indartu eta egiaztatzeko.

Antolatzaileak, bidezkotzat jotzen duenean, pertsonei proposatzen ahal die lehiatzen diren modalitatea aldatzea.

Ez dira sarituko aurreko edizioetan sarituak izan diren pertsonak.

DESPLEGABLE "PRESENTAR MI CANDIDATURA" MOVIL

Sari banaketa

Sariak irailaren 30ean banatuko dira Iruñeko Baluarte Kongresu Jauregian.

Gobierno de navarra

Lan Zerbitzuaren barruan sartuta dagoen Lan Autonomoaren Atala, Nafarroako Gobernuko Enpresa Politikako, Nazioarteko Hedapeneko, eta Laneko Zuzendaritza Nagusiari dagokio.

Nafarroako Lan Autonomoaren 2017-2020 Planaren markoan zenbait ekintza garatzen ari dira, horien helburua dela administrazio-zerbitzuak emateko modua hobetzea eta Lan Autonomoa sustatzea eta ezagutarazteko bideak ere hobetzea.

Gaur egun, Lan Autonomoaren II. Plana garatzen ari da.

Haien artetik azpimarratzekoak dira:

  • Negozioen Erreleboko Poltsa sortzea
  • Nafarroako Lan Autonomoaren Feria abiaraztea
  • Nafarroako Lan Autonomoa Aitortzeko Sarien ezarpena
  • Nafarroako Lan Autonomoaren sakelako APPa garatzea
  • Web feriadetrabajoautonomodenavarra.com
  • Nafarroako Lan Autonomoa Sustatzeko Katalogoa

Navarraemprende.com Nafarroako Gobernuak bultzatzen duen atari bat da, Nafarroako Foru Komunitateko ekintzaile eta autonomoei zerbitzua eman nahian eduki jakingarri, praktiko eta interesgarriak eskaintzeko sortu dena.

Eskaintzen dituen zerbitzuetako bat Negozioen Errelebo Poltsa da, Nafarroako Gobernuko Lan Zerbitzuko Lan Autonomoaren Atalak kudeatzen duena.

Zerbitzu honi buruzko informazio gehiago webgunean: